Proiektua

Hormek diote arte eta teknologia bidezko interakzioa batzen dituen esku-hartzea da. Bost hormatan, Donostian, Pasaian eta Errenterian.

 

Hormak, harresiak, gure egunerokotasunaren parte dira. Banatu, zedarritu, eutsi, oztopatu... egiten dute. Igo, jaitsi edo inguratu egin behar izaten ditugu eta, ia-ia oharkabean, egunero hartu emana dugu eraikuntza horiekin. Hormek diote proiektuak harreman horri begiratzeko modu berri bat margotu nahi du eta, horretarako, ziurrenik, guztietan den eta arte-adierazpenik antzinakoena eta era berean kaletar eta garaikideena aukeratu da: horma-irud’a. Hormek Diote egitasmoak, paretak bizikidetza-ikur bihurtu nahi ditu, gero eta harresi gehiago eraikitzen den garaiotan.

 

Hormetan gauztuko diren lanak bertako artistek zein atzerrikoek egingo dituzte: Mentalgassik, Judas Arrietak, Harsak, Jenni Karna-Escalantek, Ismael Iglesiasek, Igor Rezolak, Hormachic kolektiboak, Iñigo Salaberria, Elurmaluta kolektiboa, Haatik dantza taldeak edota Las Chicas de Pasaik-ek.

 

Hormak 2015eko udazkenean margotu zituzten, eta 2016an berriro ere beste arte adierazpen batzuen (dantza, zinema...) lekuko izango dira.

 

'Hormek diote' Ereitenek Donostia 2016ko Bakearen itsasargiarentzat koordinatutako proiektu bat da.

 

 

Hormak

Artistak

Berriak

Berri gehiago ikusi

Azken iruzkinak

Shathyvab 2023-11-20 06:44:11 INTXAURRONDO (ISMAEL IGLESIAS) muralean

Huang Qing looked at Dan Mozi and said in a deep voice buy cialis online from india p B and cortisol C levels were not different across treatment groups but were higher in females than males

Bedbeerug 2021-05-05 06:08:20 INTXAURRONDO (ISMAEL IGLESIAS) muralean

best site to buy cialis online

Bedbeerug 2021-05-03 15:43:40 URUMEA (IGOR REZOLA) muralean

overnight 4u order doxycycline online

Sueramert 2021-04-30 02:02:30 ORERETA (HORMACHIC) muralean

cialis online prescription