Hormek Diote proiektua 2015. urtean hasi zen hiriko eta inguruko hainbat herrietako paretetan zenbait mural margotu zirenean. Donostia 2016ren Bakearen itsasargiak eta Ereitenek proiektu honekin duten helburua da paretak bizikidetza-ikur bihurtzea, pertsona guztientzat etorkizun oparoago bat eragozteko gero eta harresi gehiago eraikitzen den unean.
Amaitu dute bere lana Harsa, Jeni, Judas Arrieta, Igor Rezola, Ismael Iglesias eta Hormachic artistek. Hainbat egunez lanean aritu ostean lanaren emaitzaz gozatzeko aukera dago jada.
Hasi dira paretak prestatzen eta margotzen. Datozen egunotan eta hiriko auzo eta pareta ezberdinetan Hormek Diote egitasmoaren lehen pausoa emango dute muralistek.