Berriak

Arte, historia eta ondare errelatuak, Conectur app-arekin

2014. urtean hasi ginen Conectur izeneko app-arekin trasteatzen.

Donostia eta Pasaian arte, historia eta ondare errelatu berriak eskaintzea genuen helburu. 

Egun, beste ibilbideak gehitu ditugu bertan. Artean, noski, Hormek Diote.

Horrela, app-a debalde deskargatuez gero, hainbat ibilbide egiteko aukera ematen du telefonoak. Ez dira hiriko ohiko bisitak, Donostiari dagokionez. Ez eta gure inguruan gehien bisitatzen diten guneak ere, Probintziari dagokionez.

Horregatik, conectur oso egokia da Hormek Diote-ren eremuak bisitatzeko. Bisita horretan, beste gune interesgarriak ere topatuko ditu bisitariak, normalean paseatzeko aukeratzen ez direnak baina, eta horregatik, ustekabe atseginak ezkutatzen dutenak.

App deskargatzean GPSari eragin behar. GPS beharrezkoa da, izan ere tokietara gerturatu ezean informazioa ez da eskuratzen. Noski, Conecturrek berak esaten du nondik-nora joan, eta ibilbideak txandakatzeko aukera ematen du.

Tira, Pokemon Go baino zaharragoak gara Hormek Diotekoak!

Itzuli