Berriak

"Hormek diote" priektuaren bigarren fasea, martxan

Rueda de prensa

'Hormek diote' proiektuaren bigarren zatiaren aurkezpena

Hormek Diote proiektua 2015. urtean hasi zen hiriko eta inguruko hainbat herrietako paretetan zenbait mural margotu zirenean. Donostia 2016ren Bakearen itsasargiak eta Ereitenek proiektu honekin duten helburua da paretak bizikidetza-ikur bihurtzea, pertsona guztientzat etorkizun oparoago bat eragozteko gero eta harresi gehiago eraikitzen den unean.

Orduan, artista ezberdinak gonbidatu genituen muralak egitera (Arantxa Recio eta Jenni, Igor Rezola, Judas Arrieta, Ismael Iglesias, Hormachick kolektiboa) eta harrezkero beren lanez gozatu eta hausnartu ahal izan dugu.

 

Orain, proiektua bildu eta garatzen duen webgunea aurkezteaz gain, Hormek Diote muralen mapa fisikoa ere erakutsi eta banatzera gatoz. Mapa honetan, muralen ibilbidea proposatu eta Donostiako auzoak eta Pasaia eta Orereta ezagutu eta bizitzeko aukera berri bat proposatzen dugu, ibilbide eta ohiko zirkuitoetatik at dagoena gainera, eta gure hiriaren ikuspegi berri bat eskaintzen diona, kanpotik datorrenari eta hiriko biztanleari ere bai.

 

Baina ez dugu muralak eta kale-artearen inguruko hausnarketa eta ekintza paretetan soilik geratzea nahi. Horregatik, martxoaren 2an hasi eta 12ra bitarte Hormek Diotek hainbat ekimen antolatu ditu. Guztiak irekiak eta doan. Hasteko, BYG artista kolektiboak mural berri bat margotuko du. Eta kolektibo berak, martxoaren 4an, Kontadores grafiti-taldearekin elkarlanean, Papiromancias izeneko tailerra eskainiko du. Izen-ematea emailez (kontadores@donostia.eus) edo telefonoz (943 48 34 76) egin daiteke.

 

Hurrengo egunean, martxoaren 5ean, Tabakaleran, hormak zine-pantaila bihurtuko dira Horma/Pantaila egitasmoan. Hormek Diotek, Las Chicas de Pasaik kolektiboari (Maria Elorza eta Maider Fernandez) eta Iñigo Salaberria artistei bideomural bana egiteko enkargua luzatu zien. Enkargu horren emaitza ikus ahal izango da primizian, BLU grafitigilearen film laburrarekin batera. Proiekzioa 18.00tan hasiko da.

 

Tabakaleran bertan, eta 20:00etan, Punto de Vista jaialdian berriki estreinu mundiala izan duen Keiwan Karimi zinegile iraniarraren Writing on the Cityfilma eskainiko dugu. Keiwan Karimi egun, sei urteko kartzela eta 223 zigorkada jasotzera kondenatua dago. Hain zuzen ere, film hau egiteagatik. Filmaren ostean223 Words filma eskainiko da. Punto de Vista jaialdiak ekoizturiko pelikula labur honetan, nazioarteko zinemagile ezberdinek, Keiwanen Karimiren egoera salatzeko, eta hari elkartasuna adierazteko zigorkadak hitz bihurtu dituzte. Emanaldian, Keiwanen kasuaren berri izango dugu, eta modu batera edo bestera, zinegilea bertan izango dugu.

 

Martxoaren 9an, ‘Arteak kale egiten duenean’ hitzaldia ospatuko da Xabier Gantzarainen eskutik. Arte aditua eta itxi berri duten Kalostra eskolako zuzendaria izandakoak, besteak beste, kale-arteaz eta arteak kalean duen eraginaz hitz egingo du. Garoa liburudendan arratsaldeko 19:00tan.

 

Eta martxoaren 12an, goizeko 10:00tatik 13:00ra Judas Arrieta artistaren eskutik Planetak Dantzan tiza jolas tailerra izango da haurrentzat. Aire librean eginiko ekimen honetan, haurrek, elkarlanean, kultur aniztasun eta ezberdinatsunaren balioaren inguruko klarion murala eta jolasa egingo dute. Eguraldiak baimentzen badu, tailerra Saguesen izango da. Bestela, Okendo Kultur Etxean ospatuko da. Izen ematea info@hormekdiote.com emailean egin behar da.

Itzuli