Hormak, harresiak, gure egunerokotasunaren parte dira. Banatu, zedarritu, eutsi, oztopatu... egiten dute. Igo, jaitsi edo inguratu egin behar izaten ditugu eta, ia-ia oharkabean, egunero hartu emana dugu eraikuntza horiekin. Hormek diote proiektuak harreman horri begiratzeko modu berri bat margotu nahi du eta, horretarako, ziurrenik, guztietan den eta arte-adierazpenik antzinakoena eta era berean kaletar eta garaikideena aukeratu da: horma-irud’a. Hormek Diote egitasmoak, paretak bizikidetza-ikur bihurtu nahi ditu, gero eta harresi gehiago eraikitzen den garaiotan.
Hormetan gauztuko diren lanak bertako artistek zein atzerrikoek egingo dituzte: Mentalgassik, Judas Arrietak, Harsak, Jenni Karna-Escalantek, Ismael Iglesiasek, Igor Rezolak, Hormachic kolektiboak, Iñigo Salaberria, Elurmaluta kolektiboa, Haatik dantza taldeak edota Las Chicas de Pasaik-ek.
Hormak 2015eko udazkenean margotu zituzten, eta 2016an berriro ere beste arte adierazpen batzuen (dantza, zinema...) lekuko izango dira.
'Hormek diote' Ereitenek Donostia 2016ko Bakearen itsasargiarentzat koordinatutako proiektu bat da.
best site to buy cialis online
http://fcialisj.com/ - cialis cheapest online prices