Berriak

Collage tailerra BYG kolektiboarekin Kontadores zentroan

Kartela

Tailerraren kartela

BYG artista kolektiboak, Kontadores grafiti-taldearekin elkarlanean, Papiromancias izeneko tailerra eskainiko du martxoaren 4ean. Kontadores kultur zentroan burutuko da 17:30ak eta 20:30ak bitartean.

Papiromancias tailerra

2016/03/04, 17:30-20:30
Kontadores Zentroa
Tailerra doan izango da, plaza mugatuak.
Izen-ematea esteka honetan, email bidez (kontadores@donostia.eus) edo teléfonoz 943.48.34.76.
Antolatzaileak: Kontadores, Hormek diote, DSS2016

Patua, magia, eta batez ere zoria dira Papiromancias proposamenaren gakoak.
Joko bat proposatzen dizugu, ez magiazkoa, baina bai ebakinak, guraizeak eta ezustekoak dituen joko bat. Collageak gehiago du aurkitzetik, bilatzetik baino. Eta hau aurkikuntzaren jokoa izango da. Zure esku jarri nahi dugun hizkera berri bat. 
Papiromancias tailerrean, BYG artistak “patuaren” gakoak erakutsiko dizkizu, edo collage-arenak? 


BYG Patricia Bolinches eta García jn. dira, eta euren paperarekiko grina. Ilustrazioa, diseinua, komunikazioa, kale artea.

Itzuli