Berriak

'Gure Hormek', Zinemaldian

Gure hormek

Gure Hormek

Las Chikas de Pasaik kolektiboak, Maria Elorza eta Maider Fernandez, Hormek Diote proiekturako sortutako 'Gure Hormek' filmak Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldian parte hartuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean.

Lehen aldiz lehiazkoa izango den sail honetan besteak beste Bertrand Tavernier, Terence Davies, Lav Diaz, Hayoun Kwon, Deborah Stratman, Koldo Almandoz eta Jim Jarmusch zuzendarien lanak eskainiko dira.

Hormek Diote proiektuak Tabakaleran martxoan antolatutako 'Horma/pantaila' ikus-entzunezko egitasmoan aurkeztu zuten lehen aldiz Maria Elorzak eta Maider Fernandezek 'Gure hormek'.

Kimuak-ek 2016 katalogoa osatzeko aukeratu zuela iragarri zuen ekainean.

Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldian honako egunetan eskainiko dute filma:

Irailak 16, 20:00etan Tabakaleran

Irailak 17, 20:30etan Tabakaleran

Irailak 18, 16:30etan Antiguo Berrin

Irailak 19, 19:30etan Trueban

Dokumentala

'Gure hormek' etxeko hormak hartzen dituzte abiapuntu bezala, emakumeen esparruari buruzko gogoeta zolia egiteko.

Las chicas de Pasaik-en lanen artean 'Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa' (2014, Aitor Gametxorekin batera zuzendua), 'Errautsak' dokumental kolektiboa (2014, Zinebiko Zinergentziak #14 barruan egina), 'Agosto sin ti' (2015) eta Kalebegiak proiektuko 'La chica de la luz' aurkitzen dira.

Sinopsia

Etxeko Andreen auzoa. Lo Ezinak Jotakoen distritua. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emakume Bakartien lurpeko bidea. Gure hormek gure maiteak omentzen dituzte.

Itzuli