Berriak

“Horma/Pantaila” ikus-entzunezko egitasmoa, Tabakalera

Blu

Blue kale artistaren irudi bat.

  • Iñigo Salaberria

    Iñigo Salaberriak sortu duen 'Eta gorrek entzuten dute' film laburreko irudia

  • Las Chicas de Pasaik

    Las Chicas de Pasaik kolektiboak sortu duen film laburraren irudia.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Martxoaren 5ean, Tabakaleran, hormak zine-pantaila bihurtuko dira Horma/Pantaila egitasmoari esker. Hormek Diotek, Las Chicas de Pasaik kolektiboari (Maria Elorza eta Maider Fernandez) eta Iñigo Salaberria artistei bideo-mural bana egiteko enkargua luzatu zien. Enkargu horren emaitza ikusi ahal izango da primizian, BLU grafitigilearen film laburrarekin batera. Proiekzioa 18.00tan hasiko da.


Tabakaleran bertan, eta 20:00etan, Punto de Vista jaialdian berriki estreinu mundiala izan duen Keiwan Karimi zinegile iraniarraren Writing on the City filma eskainiko dugu. Keiwan Karimi egun, sei urteko kartzela eta 223 zigorkada jasotzera kondenatua dago. Hain zuzen ere, film hau egiteagatik. Filmaren ostean 223 Words filma eskainiko da. Punto de Vista jaialdiak ekoizturiko film labur honetan, nazioarteko zinemagile ezberdinek, Keiwanen Karimiren egoera salatzeko, eta hari elkartasuna adierazteko zigorkadak hitz bihurtu dituzte. Emanaldian, Keiwanen kasuaren berri izango dugu, eta modu batera edo bestera, zinegilea bertan izango dugu.

Itzuli