Berriak

Hormek diote zinemara

Hormek diote zinemara izenburupean, proiektuaren baitan sortutako Hormek diote. DokumentalaEta gorrek entzuten duteGure hormek eta Izenbururik gabe (Kapitalaren gaineko teknika mistoa) film laburrak Intxaurrondo, Trintxerpe, Errenteria, Egia eta Altzako pantailetara iritsiko dira datozen asteetan.

Ikus-entzunezkoak proiektuan parte hartu duten herri eta auzoetara hurbiltzeko asmoz,Hormek diote zinemara ekimenak honako saio hauek eskainiko ditu: 

-Astelehena, abenduak 12, 19:00etan: Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia.

-Asteartea, abenduak 13, 19:00etan: Trintxerpeko alkateordetza, Pasaia.

-Asteazkena, abenduak 14, 19:00etan: Niessen kulturgunea, Errenteria.

-Larunbata, abenduak 17, 12:00etan: Tabakalerako zinema-aretoa, Donostia.

-Asteartea, abenduak 20, 19:00etan: Tomasene Kultur Etxea, Donostia.

Saio guztietarako sarrera librea izango da aretoa bete arte, eta solasaldia izango dute proiektuan parte hartu duen artista batekin.

Itzuli