Berriak

Mentalgassi, Donostiko kaleetan zehar

Mentalgassi, Donostiko kaleetan zehar

Mentalgassi, Donostiko kaleetan zehar

Berlineko Mentalgassi kolektiboa Donostian izan zen. Astebeteko bisitan Hormek diote proiektuan parte hartu duten gainontzeko sortzaileen lanak ezagutu zituzten. Ondoren lanean jarri eta Framework izeneko proiektua sortu zuten. 

Titulu honetan hormen babesean aurkitzen ditugun arte lanak kalera atera nahi izan zituzten (museoetan, galerietan, etxe partikularretan, etab. egoten diren arte lanen formatua, hain zuzen ere). Honela, enmarkatutako irudiak kaleko paretetan jarri zituzten. 

Lan horiek jartzeko aukeratu zituzten lekuak ez ziren edonolakoak izan eta irudiekin batera istorio bat osatzen zuten tokietan kokatu zituzten.

Eguneroko objetu eta egoerak erakusten zituzten irudiek enmarkatuta irakurketa berriak proposatzen zituzten.

 

Itzuli