Berriak

Bilboko horma-arte publikoaren lehendabiziko bilduma argitaratu dute

Bilbo

Bilbo

Bilboko nazioarteko horma-arte publikoaren lehen katalogoa argitaratu du, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako fatxadetan kokatutako hogei bat lan bilduz.

Abenduaren 5etik urtarrilaren 28ra bisita gidatuen programa bat egingo da herritar guztientzat. Ordu eta erdi iraungo duten bisita horietan parte hartzeko izena eman behar da Udal Informazio Telefonoan (010 / 944 010 010).

SC Gallery + Art Management galeriaren eta BAUT (Bilbao Arte Urbano Tours) proiektuek parte hartu dute Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Plan Komunitarioaren barruan garatutako ekimen hau diseinatu eta aurrera ateratzeko.

Bilboko Hormetako Arte Publikoaren lehen katalogo honetan jasotzen diren hogei muralek ibilbide interesgarria osatzen dute, artearen eta hirigintzaren arteko erdibidean.

Katalogoa osatzen duten artisten artean honako hauek aurkitzen dira: Michael Gruziecki, Zoer, Velvet, Axel Void, Fefe Talavera, Remed, Laguna, Dk Muralismo, Erb Mon, Jeremías Pau Toledo, Eltono, Stinkfish, Juan Malk, Grip Face, Sixe Paredes, Suso 33, Ruth Juan, Aryz, José Ramón Bañales, Juanjo Novella eta Fermín Moreno Martín.

Bilbo Zaharreko Hormetako Arte Publikoaren lehen katalogoa liburudendetan eta SC Gallery + Art Management galerian (Gorte 4) erosi daiteka 10 euroko prezioan.

Itzuli