Igo zure murala

Mozaldun herri demokratikoa

Arrasateko Ernai (argazkia X10) Arrasateko Portaloia
Arrasateko udalak onartuko duen mozal ordenantzak herria garbi mantentzearen aitzakiaz espazio publikoaren erabilera mugatuko du. Udalak baimendutako erabilerak bakarrik onartuko ditu, adierazpen askatasuna iraganeko kontua bihurtuz. Portaloiko horma hau betidanik izan da espresio librerako gunea, aldarrikapenak egin eta informazioa jasotzeko erreferentziazko txokoa. Harresi Ezkutua eskultura bertan kokatuz udala hori mugatzen saiatu zen, eta ordenantza berri honek espresio gune hori desagertaraziko luke. Ernairen lan honek eskultura hori errespetatu eta integratuz orainarte horma hori erabili dutenei gorazarre egin nahi die. Herria Singapurtze planari Berlintzearekin erantzun diote herriko hainbat eragilek.
Igo zure murala




Kasu!: bideoa edo argazkiak igotzen ahal dira, baina ez biak





kaptxa

Bai, ezagutzen eta onartzen dut pribazitate politika.