Berriak

Judas Arrietak haurrei zuzendutako Planetak Dantzan tailerra eskainiko du

08/03/2016

Martxoaren 12an, goizeko 10:00tatik 13:00ra Judas Arrieta artistaren eskutik Planetak Dantzan tiza jolas tailerra izango da haurrentzat.

Aire librean egingo den ekimen honetan, haurrek, elkarlanean, kultur aniztasun eta ezberdinatsunaren balioaren inguruko klarion murala eta jolasa egingo dute.

Gehiago irakurri

Xabier Gantzarainen “Arteak kale egiten duenean” hitzaldia, Donostiko Garoa Liburu dendan.

07/03/2016

Martxoaren 9an, asteazkena, ‘Arteak kale egiten duenean ’hitzaldia eskainiko du Xabier Gantzarainek.

Gehiago irakurri

“Horma/Pantaila” ikus-entzunezko egitasmoa, Tabakalera

29/02/2016

Martxoaren 5ean, Tabakaleran, hormak zine-pantaila bihurtuko dira Horma/Pantaila egitasmoari esker. Hormek Diotek, Las Chicas de Pasaik kolektiboari (Maria Elorza eta Maider Fernandez) eta Iñigo Salaberria artistei bideo-mural bana egiteko enkargua luzatu zien. Enkargu horren emaitza ikusi ahal izango da primizian, BLU grafitigilearen film laburrarekin batera. Proiekzioa 18.00tan hasiko da.

Gehiago irakurri

Collage tailerra BYG kolektiboarekin Kontadores zentroan

26/02/2016

BYG artista kolektiboak, Kontadores grafiti-taldearekin elkarlanean, Papiromancias izeneko tailerra eskainiko du martxoaren 4ean. Kontadores kultur zentroan burutuko da 17:30ak eta 20:30ak bitartean.

Gehiago irakurri